Aieteko mugarrietatik ibilaldi gidatua egingo dute

Manuel Matxain toka jokalariaren omenez jarritako eskulturaren inaugurazioa.

Urr 10, 2018Nork: Irati Salsamendi

Aieteko mugarrietatik ibilaldi gidatua egingo dute larunbatean, urriaren 13an. Lantxabe Aieteko Bizilagunen Elkartea da jardueraren antolatzailea, eta 11:00etan hasiko da. Ibilbidea Manuel Matxainen jaiotzaren 102. urteurrena oroitzeko antolatu dute, izan ere, Aieteko bertso jartzaile, korrikalari, bolo eta toka-jokalari ezagunak larunbatean beteko lituzke urteak.

Ibilaldiak zazpi geldialdi izango ditu eta Muntoko sagastien plaza berrian hasiko da. Muntoko museo-sotoan sagardotegia zenean egiten zuten lana gogoratuko dute. Ondoren, Aiete jauregiko lorategietara joango dira eta parkearen sarrerako aldapan dagoen Ana Franken oroimenean landatutako gaztainondoari erreparatuko diote. Leku berean, Franken hitzak gogoratzen dituen plaka bat dago. Aldaparen bukaeran, Juan Jose Novella artistak egindako eskulturara joango dira. Artelana 36ko gerrako eta frankismoko biktimak omentzeko asmoarekin egin zuen Novellak.

SONY DSC

Laugarren geldialdia Manuel Matxainen omenez jarritako eskultura aurrean egingo dute, eta bere jaiotzaren urteurrena aprobetxatuz, plaka bat inauguratu dute. Ondoren, auzoko Axular Ikastola eta gainerako eskoletatik pasako da ibilbidea, eta amaitzeko, Katxola baserria eta inguruak bisitatuko dituzte.

Deja un comentario