Aurten, Aieteko Jesuitinas eskolari egokitu zaio ardura hori.

Haur danborradako pertsonaiak Jesuitinas eskolakoak izango dira aurten

Haur Danborradako hainbat pertsonaia karrozan, iaz. (Argazkia: Irutxuloko Hitza)

Atzo arratsaldean, San Jeronimo kaleko ekitaldi aretoan, 2019ko Haur Danborradaren antolakuntzari buruzko zenbait xehetasun finkatzeko bilera egin zuten udaleko arduradunek, eta bertan, datorren urteko Danborradako pertsonaiak eramango dituen ikastetxea aukeratu zen.

Aukeraketa, urtero bezala, zozketa bidez egin zen, halako pertsonaiak oraindik ordezkatu ez dituzten ikastetxeen artean.

Era berean, Danbor Nagusia txandakatuz aukeratzen da, irteera ordena kontuan izanik eta aurten, Manuel de Larramendi Ikastetxeari egokitu zaio.

Iazko danborradan, alkatearen pertsonaia jarri zuten lehen aldiz, XIX. mendeko gizarte zibileko beste pertsonaiekin batera. Aurten, hortaz, Jesuitinas eskolako ikasleak izango dira batelera, arrantzalea, Donostiako hiritar bat, iñudea, artzaina, irulea, merkataria, urketaria eta mandazaina. Baita Easo Ederra, bi damak, jenerala eta laguntzailea ere.

Deja un comentario