Bigarren eskuko eta truke azoka izango da irailaren 8an, Etxadin, goizeko 11:30an.

Bukatzear badaude ere Aieteko jaiak hain gertu egoteak samurtzen digu errealitatera buelta. Gu jada prestaketa lanetan murgilduta gaude. Urtero bezala zuen laguntza ongi etorria dela jakinarazten dizuet. Esku bat botatzeko gogoa izanez gero jarri harremanetan gurekin. Umeen jolasak, txozna montaketa, txoznan txandak…seguru zure tokia aurkitzen duzula!

Honetaz gain, iaz bezala BIGARREN ESKUKO ETA TRUKE azoka izango da irailaren 8an, Etxadin, goizeko 11:30an. Umeek ez dute postu bat eskatu beharko beraien jostailuak eta liburuak eramateko eta elkarrekin trukatzeko. Helduek, berriz, postu bat eskatzeko idatzi aieteneuskaraz@gmail.com edo facebookeko AIETEKO EUSKARA BATZORDEA-n utzi mezu bat. Gogoratu Instagramen ere bagaudela.

Azokaren goiz horretan bertan nobedade batekin gatoz. Aieteko BURUHANDI (edo hobe esanda buru-arin) ETA ERRALDOI TAILERRA egingo da Aieteko konpartsa bat osatzeko denon artean. Parte hartzeko umearen izena eman aieteneuskaraz@gmail.com edo facebookeko AIETEKO EUSKARA BATZORDEA-n. Hala ere, umeek heldu batek lagunduta parte hartuko dute.

Beti bezala, PARTE HARTU, ZABALDU, GOZATU!!!

Deja un comentario