Aiete: Baserriz baserri eraiki dira jaiak

katxola-1943-Data zehatza ez badakigu ere, 1936ko gerraren aurretik bazegoen
Aieten festak antolatzen zituen jai batzorde bat. Festetarako ekitaldi ugari antolatzen zituzten, eta garrantzia handia zuten auzoan. Gerraren ondorengo urteetan ere, jaietan giro polita egoten zela baieztatu dute bizilagunek.
50eko hamarkadan jaiek beste dimentsio bat hartu zuten Josetxo Salaberriari esker. Aieten ezaguna den Salaberria lore-dendako semea izan zen jai zaharren eta berrien arteko trantsizioa bideratu zuena. Salaberria Donostiako Kultur eta Turismo Ekintzetxean sartu zen, eta horrek indar handia eman zien jaiei. Urte haietan herri kirolek arrakasta handia izaten zuten auzoan eta garai hartakoa zen, esaterako, Manuel Matxain Aieteko toka jokalari ospetsua.
1976 eta 1977 urteetan askatasunaren bultzada izan zuten jaiek, Donostiako beste hainbat auzotan bezala. Garai hartan Jolastokiko kultur eta kirol elkarteak hartu zuen jaien antolakuntzan protagonismoa. Urte batzuk geroago, Etxadiko igerilekuetakoek hartu zuten jaien prestaketaren erreleboa.
Mende aldaketarekin batera, igerilekuen eraldatzea etorri zen, eta horren ondorioz, 2000, 2001 eta 2002 urteetan ez ziren jaiak antolatu. 2002ko neguan, Lantxabe auzo elkartea sortu zen, eta 2003an Aieteko jai “berriak” antolatzen hasi ziren, modu xumean. Gaur egun, indarra hartzen joan dira, eta Jolastokiko Aieteko kultur eta kirol elkarteak, Euskara Batzordeak eta Lantxabekoek antolatzen dituzte, elkarlanean.

HITZA 

Deja un comentario