Katxola baserria irailera arte bisitatu daiteke

Katxola Aieteko Katxola baserria. (Argazkia: Nerea Lizarralde)
Aieteko Katxola baserriko bisitek iaz izan zuten arrakasta ikusita, aurten hilabete bakar batean egin ordez, udara guztian egitea erabaki du Lantxabe auzo elkarteak. Baserria barrutik bisitatzeaz gain, Katxola ingurua eta basoa ere bisitatu ahal izango dira, guztia auzo elkarteko kideen azalpenekin lagunduta.
Gauza asko topatuko dituzte bisitariek baserri barruan, hala nola, Manuel Matxainen omenez egindako panelak, baserri zaharren eta bertako familien inguruko erakusketa bat edota Munto baserriko sagardoa egiteko dolarea eta toka, non, Matxainek tokan jolasten ikasi zuen.
Bestalde, Katxola inguruan ere hainbat gauza topatuko dituzte bisitariek; landatutako 251 sagarondoen sagar berriak, frontoia eta Katxola guneari izena ematen dion totema, besteak beste.
Irailaren bukaerara arte bisitatu ahal izango da Katxola baserria, ostiral eta larunbat arratsaldeetan, eta baita igande batzuetan ere. Aukera paregabea da Katxola gehiago ezagutu nahi dutenentzat.
Nork: Beñat Parra

Deja un comentario