Joseba Zaldua, onena itzuli du

“Nire postuan betidanik izan dut lehiakortasuna”
(Argazkia: Inaxio Esnaola)
Realak hilabete hasieran abiatu zuen denboraldiaurrea. Ordutik aro berri bati hasiera eman zion Joseba Zalduak (Aiete, 1992). Leganesen jokatu zuen pasa den denboraldian, talde txuri urdinak utzita. Baina itzuli da, eta Realean geratzeko asmoa du.
Asier Garitano izan zuen entrenatzaile Leganesen, eta baita orain ere talde txuri urdinean. Abantaila gisara ikusten du hori, nahiz eta argi duen eskuin hegaleko postua irabazi egin beharko duela. “Nire postuan betidanik izan dut lehiakortasuna. Hasieran, Dani Estrada eta Carlos Martinezekin, eta ondoren, Aritz Elustondo eta Odriozolarekin. Gaur egun, berriz, Andoni Gorosabelekin. Argi dudana da dena emango dudala entrenatzaileak aukera niri emateko”, dio Zalduak.
Nork: Inaxio Esnaola

Deja un comentario