Groenewegen, ahoak zabalduz

Sagan eta Degenkolb izan dira bigarren eta hirugarren, Greipel eta Gaviria kanporatu dituztelako
«Ahoak isiltzeko» irabazi zuela esan zuen Dylan Groenewegenek (Lotto Jumbo) herenegun. Atzo, Tourreko zortzigarren etapan, bigarrena lortu zuen erreskadan. Orain, ahozabalik dira zale ugari. Herbeheretarra argi erakusten ari da egunez egun hankak hobeto dituela. Aise menderatu zituen Andre Greipel (Lotto Soudal) eta Fernando Gaviria (Quick Step) esprintean. Groenewegenek, bi horien arteko borroka eta Peter Saganen (Bora) esprint goiztiarra baliatu zituen aurrea hartu eta besoak altsatzeko. Erne eta azkar ibili zen. Epaileek Greipel eta Gaviria kanporatu zituztenez, Peter Sagan (Bora) eta John Degenkolb (Trek) izan ziren bigarren eta hirugarren. Greipel, Nikias Arndti (Sunweb) emandako burukadagatik kanporatu zuten; Gaviria, aldiz, Greipeli jotakoagatik. Elastiko berdearen lehian, Gaviriak puntu baliotsuak galdu zituen.

Deja un comentario