Ekainaren 13an auzoko euskaltzale guztiontzat hitzordu garrantzitsu bat dago.

Ahalik eta belarri prest eta aho bizi gehien bildu behar dira Aieten, Euskal Herri mailan abian jarriko den Euskaraldiaren erronkan parte hartzeko. Oraindik ez dakizu zertan datza? Zatoz bilerara. Bertan, jada abian jarri diren eragile batzuk beraien esperientziak kontatuko dizkigute.
Mesedez, zabaldu mezu hau, ea Aietearrak animatzen garen eta beste auzo eta herri batzuetan izaten ari den arrakasta bera lortzen dugun.
Animo!!!

Deja un comentario