UNESCOren “Eskola Bideak” erakusketa Aiete Kultur Etxean

10 fotokazetarik mundu guztiko ikasleek eskolara iristeko eta hezkuntzarako sarbidea izateko aurre egin behar dieten erronkak erakusten dituzte
Egunero, munduko milioika haur eta gaztek mendiak, basamortuak, ibaiak, ur izoztuak, gatazka armatuko eremuak edo auzo bereziki arriskutsuak zeharkatzen dituzte eskolara iristeko, hezkuntzaren bidez bizi modu hobea lortuko duten uste sendoarekin.
«Eskola bideak» erakusketak, UNESCOk Sipa Press agentzia entzutetsuari egiteko enkargatuak, India, Thailandia, Kenya edo Estatu Batuetako ikasleek bizitako gainditze istorioak islatzen ditu. Hauentzat eskolarako bidea odisea bat da, baina baita beraien bizi proiektuak garatzeko aukera bat ere. Pobrezia, bereizkeria, desgaitasuna, gerra edo hondamendi naturalak dira hezkuntzarako bidean dituzten oztopoetako batzuk.
Eskola bidea
NBEk jasotako datuen arabera, azken bosturtekoetan eskolatze tasak nabarmen gora egin duten arren, emakume eta neskena gehien bat, oraindik 263 milioi adin txikiko daude eskolatzeke. Ikusi dute Sahara hegoaldeko Afrikako eta Hegoaldeko Asiako eremuetan biztanleriaren %70 ez dela eskolatu lehen eta bigarren hezkuntzan.
Eta, Ikasle donostiarrek ere eskolara iristeko dituzten zailtasunak eta azken urteetan egin diren aurrerapenak ikusarazteko, erakusketa 200.000 ikaslek azken 15 urtetan urtetan parte harturiko udal ekimen honetako argazkiekin osatu da.
Bisita gidatuak
Bisita gidatu didaktikoak antolatuko dira LH3 mailatik DBHko 2. maila bitarteko ikasleentzat. Eskaerak eslokarabideak@gmail.com-en egin beharko dira. Bisita hauen helburua da eskola umeak beste batzuk ingurune kaltegarri batean jaiotzeagatik, emakume jaiotze hutsagatik, gutxieneko etnia bateko kide izateagatik edo desgaitasun bat izateagatik dituzten ezberdintasun eta oztopoen kontziente bihurtzea. Baina baita antzekotasunak azaleratzea ere: ikasteko irrika eta ikasi beharra bizitza egoki bat izateko.

Deja un comentario