Errondoko bidezidorra kolokan dago

Udala egunotan aztertzen ari da ea bere horretan mantenduko duen Errondo Pasealekuko bidezidorra. Oinezkoentzako bidea da, San Juan de Dios ospitalea eta ingurua, eta Anoetako kiroldegia lotzeko balio duena. Auzo elkarteek eta kirol elkarteek eskutitz bat bidali diote alkateari, Eneko Goiari, bidea konpontzeko eskatuz. Izan ere, herritar askok erabiltzen dute, baina azterketa teknikoak gomendatzen du bidea ixtea, gehiago erabili ez dadin, ez delako segurua. Horretaz gain, txostenak dio bidea irekia utzi ezkero, erabiltzaileen esku geratu beharko litzatekeela gertatu daitekeenaren edozein ondorio.
Alfonso Gurpegi Espazio Publikoetako zinegotziak esan du momentuz udalak ez duela gaiaren inguruko erabakirik hartu. Edonola, Gurpegik gehitu du bidea hobetzeko aukeretako bat garestia dela, eta, bestea, merkeagoa, baina azken horrek ez duela xendrako arazoak konpontzea lortuko herritar guztientzat erabilgarria izan dadin. Ezinezkoa izango bailitzateke aukera merkea erabilita bidea egokia izatea gurpildun aulkientzat.
Horretaz gain, Gurpegik gaineratu du bide hori ez dela udalaren jabetza, eta ez zela udala izan bide horretan eskailerak jarri zituena, norbanakoren bat baizik.
Estitxu Zabala
HITZA

Deja un comentario