Aiete, Donostia zuri esnatu da


Goizeko 7:00ak eta 9:00ak artean espero da elur gehien egitea. Garraio publikoari eragin dio elurteak. Donostiako geltokian hainbat autobus zerbitzu utzi dituzte bertan behera, eta hiriko Dbus zerbitzuak zailtasun handiak ditu zerbitzua emateko. Topoa atzerapenekin dabil hiri barruan, eta hirira iristeko.
Kotxea ez erabiltzeko eskatu dute Donostiako Udaletik, bere erabilera ezinbestekoa ez bada. Arazo asko sortu dira kotxeekin hiriko hainbat kale eta bideetan Martin Ibabe Hiri Segurtasuneko zinegotziak adierazi duenez. TAO zerbitzuaren hasiera 10:00ak arte atzeratu dute hiri osoan, eta baliteke ordutegi aldaketa berriren bat egotea.
Hiriko hainbat ikastola eta institutuetan klaseak bertan behera utzi dituzte. Hala nola, Santo Tomas Lizeoan eta Lauaizeta institutuan. Deustoko Unibertsitateak ere klase guztiak bertan behera utzi ditu 15:00ak arte.

Deja un comentario