Baliabide Pedagogikoen Zentroa abian jarriko dute Aieteko jauregian


Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen Etxea.
Aieteko Bakearen eta Giza Eskubideen etxeak Baliabide Pedagogikoen Zentroa izango du. Hitzarmena sinatu dute proiektua aurrera eramateko Donostiako Udalak, Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.
2018 eta 2019rako bakoitzak hartuko dituen konpromisoak arautu dituzte. Hori dela eta, Jaurlaritzak 112.500 euro jarriko ditu –75.000 euro 2018an eta 37.500 euro 2019an–, Aldundiak 67.500 euro –45.000 euro 2018an eta 22.500 euro 2019an– eta udalak 86.493,39 euro –57.662,26 euro 2018an eta 28.831,13 euro 2019an–.
Giza eskubideei buruzko zabalpen lana egiteko balio duten bitarteko pedagogikoak sistematizatzea izango da zentroaren helburua. Era berean, Hego Euskal Herrian egun diren oroimen, bizikidetza eta giza eskubideen arloko azpiegituren osagarria izango da.
Eskainiko duen zerbitzua askotarikoa izango da. Hala nola, informatuta dagoen komunitate bat sustatzea, herritarrek aukera izatea beren eskubideak ezagutu eta ulertzeko eta eskubideok egunerokotasunean errespetatzeko gauza izatea. Halaber, iraganeko eta gaur egungo giza eskubideen urraketen eta bidegabekerien jakitun izatea eta, azkenik, etorkizuna jomuga duen eta aniztasunean bakez bizitzea bilatzen duen erantzun bat emateko gauza izatea.
Hitza

Un pensamiento en “Baliabide Pedagogikoen Zentroa abian jarriko dute Aieteko jauregian

  1. A.L.

    En la Junta de Gobierno de ayer se acordó asimismo avalar el convenio a suscribir por el Ayuntamiento, el Gobierno Vasco y la Diputación Foral de Gipuzkoa por el que se regula qué compromisos asumirá cada una de las instituciones en la fase piloto del Centro de Recursos Pedagógicos en Derechos Humanos de Aiete en los años 2018 y 2019.
    Según se estipula en dicho convenio el Ejecutivo de Gasteiz destinará una aportación de 112.500 euros, 75.000 en 2018 y 37.500 en 2019;la Diputación, 67.500 euros, con una aportación de 45.000 euros este año y 22.500 el próximo;y el Ayuntamiento dedicará a este fin 86.493 euros, de los que 57.662 corresponden a 2018 y 28.831, a 2019.

    Responder

Deja un comentario