Pedro Lazkano, Aieteko bolatokiaren zaindaria

Pedro Lazkano, atzean, Aieteko bolatokian, bola-jokoan. (Argazkia: Estitxu Zabala)
Donostian lau bolatoki daude; eta horietako bakarra dago estali gabe, Aietekoa. Iaz berreskuratzea erabaki zuen Lantxabe auzo elkarteak 1967ko bolatoki hura. Hain zuzen, ehun urte bete baitziren Manuel Matxain bertsolari eta bolari handia jaio zenetik. Aitzaki horren bueltan, hainbat jarduera antolatu zituzten auzoan, omenaldi gisa, eta bola jokoa izan zen horietako bat.
Utzia egon da Aieteko bolatokia, 30 urte inguruan, garaiko eskubaloi kantxaren albo batean: «Matxain ondoezik jarri zenetik geldik egon da. Elkartekoak federaziorekin harremanetan jarri ziren lehengo urtean, eta nik hartu nuen bolatokiaren ardura”, azaldu du Pedro Lazkanok. Ordutik, urtean bi tiraldi antolatzeari ekin diote, eta halaxe jarraitzea espero dute.
Lazkanorekin bolatokia bisitatu du IRUTXULOKO HITZAk, eta erreportaje zabala argitaratuko du ostiralean.
Estitxu Zabala

Deja un comentario