Miramongo basoan zehar bisita gidatua egingo dute, igandean


Bisita gidatua egingo dute Miramongo basoan zehar igande honetan, hilak 5. Txorien habiak eta ugaztunen aterpeak ikusteko txangoa izango da, eta 9:30ean abiatuko da. Lantxabe auzo elkarteak antolatzen duen bigarren bisita da, Katxola baserriarekin lankidetzan.
Miramongo basoa heldua eta aberatsa da ekologikoki eremu askotan. Ekosistema paregabea du, hegazti eta ugaztunak bizitzeko. Hori dela eta, habiak eta aterpeak eraiki dira basoan.
Iñaki Jarauta elkartekideak hegaztiei jarri zaizkien habi kaxa desberdinak deskribatuko ditu, eta horietan zein hegazti mota sartu daitekeen azaldu.
Lantxabe elkarteko arduradunek hainbat aholku eman dituzte bisita egiteko. “Ez eraman arropa deigarritik. Eguraldiaren araberakoa eraman, eta basoan zehar ibiltzeko oinetako egokiak”. Hegaztiak ikusteko isiltasuna behar dela gaineratu dute.
Nork: Inaxio Esnaola

Deja un comentario