Euskararen Eguna ospatzeko hainbat jarduera egingo dituzte Aieten

Euskararen Eguna igandean bada ere, aurretik ospatuko dute Aieten eta egitarau oparoa prestatu dute ostegun, ostiral eta larunbaterako. Tartean, haurrentzako jarduerak, bertsolariak eta bazkari herrikoia. Aieteko Euskara Batzordea, Kultur Etxea, Haurtxokoa eta Gaztelekua aritu dira antolatzaile lanetan.
Azaroak 30, osteguna
18:00.- Kalabaza tripontzia, Aiete kultur etxea. Kukubiltxo (1985) + Astakiloen abenturak eta kalenturak (1987).
Abenduak 1, ostirala
17:00.- Jolasak haurrentzat, Hiru Damatxo plazan
18:00.- Txokolate jana, Hiru Damatxo plazan
18:30.- Bertso poteoa, Trikitilariek lagunduta. Bertsolariak: Manex Mujika eta Jokin Labaien.
Abenduak 2, larunbata
12:00.- Yogipuinak. Yoga eta ipuinak, Aieteko topalekua.
14:00.- Bazkari herrikoia, Aieteko topalekuan.
15:30.- Andoni Ollokiegi, Aieteko topalekuan.
16:30.- Euskararen eguna ospatzen, Aieteko parquean.
17:00.- Abendua Jai Huts eta Haur huts + askaria. Haurrak: 5-11 urte, Aieteko topalekuan
Nork: Malen Aldalur. HITZA

Deja un comentario