Sagardo berria egiteko sagarrak bilduko dituzte Aieten


Diotenez, aurten sekula baino sagar gehiago dago, eta sagardogileek ohi baino lehenago hasi behar izan dute sagarra jasotzen. Aieten ere sagardo berria egiteko prozesua abian jarriko dute larunbatean, irailaren 23an: sagar biltzea egingo dute Kutxa-Ekogunea parkean.
Aurtengo sagardoa egiteko sagarrak Ekoguneko parkeko Zabalegi sagastian bilduko dira –lehen, Aieteko Zabalegi baserria zegoen lur hauetan–. Gero eta arrakasta handiagoa du jarduera honek, eta familia asko erakarri ohi ditu. Antolatzaileek esan dute komeni dela eskularruekin eta mendiko botekin joatea. Eta batez ere, lan egiteko gogoa izatea. Trikitixarekin girotuko dute sagar biltzea. Ez da beharrezkoa izena ematea. Zalantzak argitzeko 649861217 eta 943 552 020 telefono zenbakiak utzi dituzte. Posta bidez, lantxabe@gmail.com eta ekogunea@ekogunea.eus.
Parte hartzaileek sagarrak kizkiarekin hartu eta saskietan bildu beharko dituzte. Lana bukatu ondoren, parte hartzaileek hamaiketako ekologiko bat dastatuko dute. Sagardoa dastatzeko, otsaila arte itxaron beharko dute. Ekogunean bildutako sagarrak Aieteko Katxola baserrira eramango dituzte, eta urrian jarraituko dute sagardoa egiteko prozesuarekin, Katxolan baitago Munto baserri zaharreko tolarea.
Egitaraua (larunbata, 23):
11:00-11:15 Ongietorria eta aurkezpena.
11:15-13:00 Sagar biltzea.
13:00-14:00 Ekogunek parte-hartzaile guztiei hamaiketako ekologiko eder bat eskaineko die.
Nork: Nerea Lizarralde- Ira 20, 2017

Deja un comentario