Bolatan aritu dira Aieten


Hiru urte inguru dira Aieten bolatokia berreskuratu zutenetik. Geroztik, Aieteko jaietan bola txapelketa egiteko ohitura berrartu dute. Gaur goizean bola jokoan aritu dira hogei parte hartzaile inguru. Aieteko Xabier Lazkano gaztea izan da irabazlea; bigarren postuan geratu da Altzako 84 urteko Antonio Goenaga beteranoa; eta hirugarren, Fernando Gallego. Goiz osoa eman dute lehian, euriaren mehatxupean. Azken zatian euri zaparrada handia bota du, baina ez dute txapelketa eten.
Jolastokin, Aiete kirol elkartearen egoitzan banatu dituzte irabazleentzako sariak, eta ondoren, Munto aldera joan dira, Toka txapelketa abian jartzeko.
Eguraldi euritsua dela eta, gaur arratsalderako anfiteatroan egin behar zituzten ekitaldiak Lantxaben egitea erabaki dute.
Nerea Lizarralde HITZA

Asteburuko egitaraua:
Irailak 16, larunbata
11:00 Manuel Matxain bolo txapelketa Jolastokin.
12:30 Toka txapelketa Munton.
17:00-20:30 Ekitaldiak Katxola baserrian.
17:00 Afizionatuen pilota partidak.
18:00 Miramongo anfiteatroan, kontzertua. Festara! Easo abesbatzako Cum Jubiloren eskutik.
19:30 Erromeria Katxolan: 3txulo txaranga, trikitixa, musika herrikoia…

Irailak 17, igandea
10:00 Diana.
11:00 Kantu jira eta txistulariak.
14:00 Herri bazkaria Topalekun.

Deja un comentario