Aieten jaiak ospatzen ari dira

Joan den astean hasi ziren Aieteko jaiak, baina asteburu honetan ere festa izango da nagusi. Egunotako jai egitaraua ekarri dugu, jaietako ekitaldirik ez galtzeko. Eta jaien lehen egunetako irudi batzuk ere bildu ditugu, Aieteko jai giroa ikus dezazuen.

Irailak 14, osteguna
11:00 Meza nagusia eta luntxa.
14:30 Herri jolasen sari banaketa Topalekun, Jubilatu elkarteen bazkari herrikoia, musika eta dantzaldia.
20:00 Easo Araoz Gazte abesbatzaren kontzertua.

Irailak 15, ostirala
16:30-19:30. Aieteko Haur txokoak Jolastokin ospatuko ditu Aieteko jaiak. Malabare tailerra, ponpa erraldoiak, marrazkien txokoa, oreka eta akrobazia jolasak…

Irailak 16, larunbata
11:00 Manuel Matxain bolo txapelketa Jolastokin.
12:30 Toka txapelketa Munton.
17:00-20:30 Ekitaldiak Katxola baserrian.
17:00 Afizionatuen pilota partidak.
18:00 Miramongo anfiteatroan, kontzertua. Festara! Easo abesbatzako Cum Jubiloren eskutik.
19:30 Erromeria Katxolan:musika herrikoia… Katxolan Bialdetakoak taldearen estrenaldia ospatuko da

Irailak 17, igandea
10:00 Diana.
11:00 Kantu jira eta txistulariak.
14:00 Herri bazkaria Topalekun.

Nerea Lizarralde
http://irutxulo.hitza.eus/2017/09/14/aieten-jaiak-ospatzen-ari-dira/

Deja un comentario