‘Proiektua bizilagunen aldarrikapen historikoa da’

Aieteko bidegorria hurrengo urterako abian jartzea espero du udalak

Aieteko ardatz nagusia zeharkatuko duen bizikleta ibilbidea egokitzeko laneta dabil Donostiako Udaleko Mugikortasun saila. 2018an abian jartzeko asmoa dutela jakinarazi du Pilar Arana Mugikortasun zinegotziak.

Bidegorriaren proiektua bi zatitan egingo du udalak. Lehenengoa, Pio Baroja gainean dagoen zubitik Hijas de Jesus ikastetxera bitartekoa izango da. 850 metro ditu eta bi fasetan egingo dute. Bigarren zatia, berriz, Hijas de Jesus ikastetxeko biribilgunetik Oriamendi pasealekuko biribilgunera artekoa izango da, egungo bidegorriarekin bat eginez. Bigarrenaren epea zehaztu gabe dago.

Udalak bilera egin zuen pasa den astean Aieteko bizilagunekin. Orduan azaldu zieten bidegorriaren proiektua, eta aurrera eramateko epeak. “Proiektua bizilagunen aldarrikapen historikoa da”, adierazi du Aranak.

Bestalde, Aiete eta Morlans auzoak lotzeko bi igogailu eraikiko ditu udalak. Horietako bat inklinatua izango da Morlans pasealekua eta Izostegi pasealekua elkartuz. Bestea, bertikala izango da eta Pio Baroja Aieteko pasealekuarekin lotuko du.

Nork: Irutxuloko Hitza

Deja un comentario