XXXVII. Euskadiko bola txapelketa Oskar Larrazabal eta Beatriz Unzuek irabazi zuten

Aurreko larunbatean ekainak 10 Euskadiko XXXVIII. Bola txapelketa jokatu zen Gabiriako Alkain-azpi frontoiaren gainean dagoen bolatokian; bertan Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 56 gizon-emakume lehiatu ziren Euskadiko aurtengo txapela lortzeko, hauetako, bakoitzak 6na bolako bi buelta egin behar zituelarik goizeko 8etan hasi eta eguerdiko 14:00 arte gutxi gora behera.

En el campeonato participaron, sin premio, Pedro y Xabier Lazkano y Goenaga, habituales en el Bolatoki de Aiete. Pedro quedó sexto y Xabier y Goenaga no tuvieron su día. Otra vez será.

SAILKAPENA

Gizonezkoetan:

Txapelduna. Oskar Larrazabal.

Bigarren. Marzelino Agirre.

Hirugarren. Josu Lasa.

Eskualdeka txapeldunak:

Arabakoa. Oskar Larrazabal.

Bizkaiakoa. Iñaki Izurza.

Gipuzkoakoa. Marzelino Agirre.

Emakumezkoetan:

Txapelduna: Beatriz Unzue.

Bigarren. Naiara Peñagarikano.

Hirugarren. Aitziber Makazaga.

Eskualdeka txapeldunak:

Arabakoa: Estrella Alonso.

Bizkaiakoa: Josune Sarrionandia.

Gipuzkoakoa: Beatriz Unzue.

Norgehiagokak irauten zuen bitartean bolatokian ikusle ugari zeuden arren, askok Erbie elkartera gerturatu eta gosaldu edo hamaiketakoa egiteko aprobetxatu zuten eta beste batzuk berriz, elkarte horren parean dagoen beste bolatokian pixka bat gehiago entrenatzeko. Izan ere, Gabiriako herri gunean soilik bi bolatoki dauzkagu, bertako bola zaletasunaren adierazgarri, eta garai batean 6 baserritan gutxienez ba omen ziren bolatokiak. Aurtengo txapelketa honetara heltzeko txartela bi herritarrek soilik lortu bazuten ere, Joxean Ormazabalek eta Naiara Peñagarikanok, herrian bolotan aritzen den taldetxo polita dago osatua.

Parte hartzaile guztiek tirada guztiekin amaitzean, bertan bildutako jendetza Osinalde elkartera mugitu zen, bapo bazkaltzeko helburuarekin, eta ostean sari-banaketa izan zen.

ARANTZAZU BAZTARRIKA Diario Vasco

Deja un comentario