“Aspernen Paperak”; Henry James (2000, igela)

Koxka bat estuagorekin batera hau da Henry Jamesen narrazio laburretan ezagunenetakoa.

Ekaina 8; Ordua 19:00; Aiete Kultur Etxea

Jeffrey Aspern olerkari bikainak hiltzean utzitako paper guztiak Bordereau andereñoak gordetzen dituelako zurrumurrua iristen da haren miresle itsu baten belarrietara. Bordereau andereñoa Veneziako jauregi batean bizi da aspaldidanik mundutik erretiraturik. Iritsezina da edozeinentzat. Baina gure mireslea paper horiek eskuratzeagatik prest da edozertarako. Ordaindu beharreko prezioa, ordea, uste baino garestiagoa da… Aspernen paperak historiagile eta biografoentzako alegia leziatzailetzat hartua izan da, baina, dudarik gabe, hori baino gehiago da.

Neure bizi-urratsok, bada, hona ekarri naute azkenean: aseptikotasun erosoz itzulpena esaten dioten hizkuntzaldakuntzazko trabestismo larri honetara. Ni nauzue orain istorio honen egilea, zuek onartu beharreko iruzur jatorrez. Zeharo hondoratzeko puntuan ere dotoreziari eutsi nahi liokeen veneziar baten ahotan irudikatzen dudan lelo hirukoitza aplikatu nahi izan diot euskarazko neure ume honi, gainerakoei bezala, Henry aita ere ados delakoan: amore, umore, rigore.”

Juan Garzia Garmendia.

Obras traducidas por el autor

1991 Bartleby izkribatzailea; Herman Melville | Erein

1995 Soneto hautatuak; William Shakespeare | Alberdania

1997 Ostegun izan zen gizona; G.K. Chesterton | Ibaizabal

1998 Ipuin hautatuak; Jorge Luis Borges | Ibaizabal

1998 Sistema periodikoa; Primo Levi | Alberdania

2000 Aspernen paperak; Henry James | Igela

2001 Godoten esperoan; Samuel Beckett | Alberdania

2001 Pedro Paramo; Juan Rulfo | Ibaizabal

2002 Bizi alegiazkoak; Marcel Schwob | Ibaizabal

2002 Hamlet; William Shakespeare | Ibaizabal

Publicaciones

1987 Akaso | Erein

1992 Gabonak Gubbio-n | Kutxa Fundazioa

1993 Itzalen itzal | Alberdania

1995 Sudur puntan mundua | Alberdania

1995 Fadoa Coimbran | Alberdania

1996 Pernixio | Erein

1997 Joskera lantegi | IVAP

1997 Txirritaren baratzea Norteko trenbidetik | Alberdania

Deja un comentario