Txirrindularitza Maldarikazioa

Mikel Landarentzat Giroko 19. etapa

Arabarra bakarrik heldu da Piancavalloko mendateko helmugara. Nairo Quintana da orain liderra.

2017-05-26 / Berria

Hirugarren saioan, bai. Metro gutxiren aldeagatik ez zuen lortu etapa garaipena Mikel Landak (Sky) asteartean eta ostegunean, baina Piancavalloko helmugan ez du barkatu arabarrak. Landa bakarrik iritsi da helmugara; Piancavalloko mendatean gora hura zegoen tropeltxotik ihes egin, eta, hamar kilometroren faltan, Rui Costa lasterketa burua harrapatu du. Berehala utzi du atzean, eta bakarrik joan da helmugaraino. 1:49ra iritsi da Rui Costa. Pello Bilbao laugarren izan da.

Deja un comentario