Etxadiko festak ospatuko dituzte ostiralean eta larunbatean

Etxadiko festak inauguratuko dituzte ostiralean. Borroto pasealekuan egingo dituzte jarduera guztiak: besteak beste, umeentzako ikastaroak, kontzertuak eta ipuin kontalariak.

Donostiako sustapenak emandako diru laguntzari esker egingo dituzte aurten Etxadiko festak: “Auzoko merkatari guztiak jarri dira ados eta lan egin dute bizilagunak elkartu eta komunitatea sortzeko”.

Ostiral arratsaldean eta larunbat goizean ospatuko dituzte festak, eta kaleak, saltokiak eta dendak apainduko dituzte.

Egitaraua

Ostirala:

17:30- Makillaje ikastaroa. Sarai Apropos Make Up-en.

18:30- Umeentzako mozorro lehiaketa. Perez-Mosso Hortz Klinikan.

18:30- Ipuin kontalaria Lupe Lekuonarekin (euskaraz)

19:00- Ipuin kontalaria Lupe Lekuonarekin (gaztelaniaz)

19:00- Gauetako Look-a: makillajea eta estiloa, Charo Casteres eta Aitziber Badiolaren eskutik.

19:30- Kontzertua, Latitud 43.

Larunbata:

11:00- Ikastaroa familian: Perez sagutxoaren etxea, Perez-Mosso Hortz Klinikan.

12:00- Marsel magoa eta pintxopotea

13:00- Kontzertua: Gorka

Nork: Malen Aldalur

Deja un comentario