Axular Lizeoko lau neskak irabazi dute Manuel Matxainen omenezko bertso paper lehiaketa

Naroa Arrutik, Amaia Cascantek, Nora Cepasek eta Aiora Oñak irabazi dute Manuel Matxain Aieteko bertsolariaren omenez egindako bertso paper lehiaketa. Lizeo Axular eta Aieteko ikastetxeko 9 eta 11 urte bitarteko ikasleek hartu zuten parte.

Ostiral arratsaldean egin zuten sari banaketa Matxainen omenezko erakusketaren inaugurazioarekin bat egin da. Manuel Matxain Aietearraren bizitza izeneko erakusketa Aieteko Kultur Etxean egongo da ikusgai martxoaren 12ra arte.

Deja un comentario