3txulo txarangak Parte Zaharreko kaleak girotu ditu

Laugarrenez inauterietako errepertorioa eskaini dute, Sarriegi plazatik abiatuta.

Donostiako inauteriei beste kolore bat emateko asmoarekin, 3txulo helduen txarangak Parte Zaharreko kaleak alaitu ditu inauterietako kantuak eskainita. Laugarren urtez, 25 bat lagunek osaturiko txarangak, Sarriegi plazan eman dio hasiera festari. Danborrariari mantala jantzi eta Diana jo dute (bideoan duzue hasiera momentua). Ondoren, Bretxatik Parte Zaharreko kaleetan barrena ibili dira, Abuztuak 31 kaleko iturrira iritsi bitarte. Bertan, emakumearen estatuari ere mantala jantzi diote. 3txulo txarangako kideek Maritxu deitzen diote. Hortik aurrera, salto eta algara batean ibili dira Parte Zaharra girotuz.

Deja un comentario