PISAko emaitzen azterketa kritikoa eskatu dute eragileek

olariagaOlariaga

PISA txostenak Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakutsitako datuekin kezkatuta agertu dira zenbait hezkuntza eragile —duela hiru urte baino emaitza txarragoak izan dituzte ikasleek zientzietan, matematikan zein irakurmenean—, eta azterketa kritikoa egiteko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari. EHIGE guraso elkarteak galdegin du «autokonplazentzian» ez geratzea: «Hezkuntza sailburua emaitzekin harrituta agertu izanak kezkatzen gaitu, sailak aurretik egindako ebaluazio diagnostikoak halako seinaleak eman baitzituen». Murrizketen eta inbertsiorik ezaren eragina ere aipatu du. Antzera mintzatu dira ELA eta LAB sindikatuak, eta erantsi dute halako txostenek «merkatuaren interesei» erantzuten dietela; «bestelako ebaluazio sistema bat eraikitzearen» alde egin dute.

Ahal Dugu-k ere «analisi sakona» eskatu du. Gogoeta Hezkuntza Saileko taldera zabaltzea aipatu du PPk. «Txostena duela bi aste jakinarazi izan balute, Cristina Uriarte ez litzateke izango sailburu», esan du Borja Senper legebiltzarkideak

berriaB

Deja un comentario