Katxola baserria eta sagardoa (PANELA)

Katxola Berri baserria XVIIL mendearen bigarren laurdenean eraiki zuten, Katxola baserri zaharraren jabetzako lurretatik bereizita. Une horretatik aurrera baserri honi Zaharra deitzen hasi ziren Donostiako hiri-bezeroen eta merkatuaren zerbitzuko etxebizitza gisa sortu zen. Jabeek eraikina, eraldaketa-makina handi gisa diseinatzeko asmo nagusia izan zuten; egindako etxearen bolumenaren ia erdia, hiritarrei sagardoa eskaintzeko dolare gisa erabiltzen zuten.

1

Dolare honetan, XVII. mendearen erdialdera Euskal Herrian zabaltzen hasi zen presio zuzeneko modelo mekanikoa erabiltzen zuten. Habe-dolare zaharren lekua hartu zuen tramankulu hau aurrekoak baion txikiagoa zenez produkzio-ahalmen txikiagoa zuen.

Katxola baserriak, XX. mendearen bigarren hamarkadaren erdira arte Donostiako merkatuan noizean behin sagardoa eta beste hainbat produktu saltzen zituen familia-granja soil gisa izaten jarraitu zuen. Une horretatik aurrera, Serapio Erdozia Azkune bertako jabeak etxea, Espainiako Gerra Zibilera arte arrakasta handia izan zuen kaleko jendeari irekitako sagardotegi bihurtu zuen. Ondoren beheko oina berriz esne-behiz betetzen hasi zen eta ahultzen joan zen azken lekualdaketa heldu arte. Egungo kokapena, Miramon basoaren lursailetan dago.

2003. urtetik, Aieteko Bizilagun Elkartea Lantxabek kudeatzen du baserria. Beheko Solairuak, sagardogintza inguruko museo bizi baten funtzioa betetzen du. Bertan sagardoaren inguruko hiru festa antolatzen dira urtero, sagar bilketarena, txotxarena, eta kortxokentzearena.

Katxola baserriak sagardoarekin izan zuen eta duen lotura indartzeko baserri inguruko zelaietan 250 zuhaitzez osaturiko sagastia landatu da. Zuhaitzak sagar baxatietan txertatukoak dira. Sagar baxatiaren sustraiei esker sagarrondo haundi, emankor eta 100 urte baino gehiagozko biziraupena izango dute eta txertaka honek ematen dien sendotasunari esker, Miramongo baso lurretako sagasti honetan Katxolako sagardogintza funtzioa hornituko duen sagar uzta bermatua dago urte askotarako.

Deja un comentario