Agur urte zar, urte berri, ongi etorri

Urte Berri Oooon 2011Iritsi gera bi milla eta amaseiko urtearen azken egunera ere, ezpain askotan itz au loratuko zaigu: “O zein azkar joan dan urtea!”. Alde on asko duan arrazoia dala esan bear, denbora edo urtea ezin pasarik ez litzake obea izango.

Txarrik edo zorigaitzik izan badegu, urteari emango diogu aitzaki, beti ala ote da? Zorigaitzik aundienak ez ote zaizkigu etortzen, geran bezalakoak geralako? Gizonaren etsairik aundiena gizona zala esan zunak, ez det uste gezurrik esan zunik.

Miñik gabe urtea bukatzeko zoria izan dugunak, Jainkoari eskerrak ematen ez genduke geiegi aspertu bear.

Saia gaitezen apari on bat pakean egiten; eta Urte Berria asi dezagun itxaropenez.

Agur ta erdi Urte Zar

gaur bukaera,

auxen da aukera,

zorion asko zuna

ez da izan bera;

biar Urte Berriak

berriz asiera,

eziñan dabillenak

sarri du galera,

maitatuko zaitugu

portatzen bazera.

Amaika aldiz entzuna

da askok esana,

gezurra ez dana,

aberats itxurakin

bearsuak lana;

bankuko kredituak

askok daduzkana,

dantzarik gabe orain

gelditu jazbana,

gastatzen ari giñan

gurea etzana.

Bankuak errez eman

itxaropenean,

da zorionean,

zeiñi begira gabe

beren emanean;

langillea ikusten

baizuten lanean,

orain aserre dabiltz

ezin dutenean,

bei argala garaia

etorri danean.

Estadua sartu da

orain bitarteko,

gure gizarteko,

bankuko jende ori

arturik tarteko;

kobratu ezin ori

beti da kalteko,

zorretan dagon ura

ez degu maiteko,

zorra txarra da bizi-

poza izateko.

Biar Urte Berria

izango dugula,

lagundu deigula,

mundua zeru ez da

izango sekula;

Paradison Jainkoak

esaten zigula,

kopetako izardiz

jan bear gendula,

gutxienez ainbeste

izan dezagula.

Negarrik ez dedilla

geiago ugaldu,

al bada bialdu,

diruz da tranpaz iñor

ez dezagun saldu;

Judasikan baletor

aguro zapaldu,

bearra dan lekuan

eskua zabaldu,

itxaropenik beintzat

ez dezagun galdu.

agur

 

Deja un comentario