Hace 40 años así versificaba Manuel Matxain sobre Europa y la democracia

El uno de diciembre, conoceremos si Donostia 2016, asume el proyecto“Manuel Matxain Omenaldia”, como unos de los cinco del mes acreedores a los 2.016 euros de subvención.

bertsolariAsí acaba este bertso-papera para Zeruko Argia en 1976, titulado Eriotza, politika eta Europa

Seguru egon gu Europatik/ egongo gera aparte/ demokrazi bat egiazkoa/ ipintzen degun bitarte.

-1-

Mundu ontara sortu giñanok

joan egin bear derrigor

igualdadea jarria dago

dudik ez det egiten or…

Atzo zein il zan guk badakigu

ta biar ez dakigu nor

Jaunan deiari erantzun gabe

ez da geldituko iñor.

-2-

Beti burrukan ikusten ditut

ainbat gizon da naziyo

mundu ontako aberastasun

batzuk dirala meriyo

zertako dira urrezko joyak

kotxe eta palaziyo

azken orduan oik ez badute

ezertarako baliyo?

-3-

Il bear degu zibil, militar

errege ta erregiñak

guziok gera emendik pasa

da zerudako egiñak

jornalerorik eskasena ta

politikorik aundiñak

azken orduan Kriston aurrean

izango gera berdiñak.

-4-

Ez dauka iñork eriotz beltza

atzeratzeko dirurik

gizonak ezin berari jarri

egunik eta ordurik

bere segatxo beldurgarria

bizkar gaiñean arturik

ez da munduan bera oraindik

iritxi ez dan lekurik.

-5-

Orain ez dago garai batean

aiña santu eta santa

emen gogotik ugaldu dana

degu gezurra ta tranpa

Alkar maitatzen asi gaitezen

arrokeriak laga ta

eriotz beltza guzion billa

aurki etorriko da ta.

-6-

Mundu triste su igaro bear

dozenerdibat urtean

eta guziok daramazkigu

burruka gogor batean

aurrera ere ez gera noski

emen biziko pakean

lagun urkoa errespetatzen

ikusten degun artean.

-7-

Diperenteak bear ditugu

gizon batzuen ideak

diperenteak diran bezela

zelai bateko loreak,

Txit ondo dago guk maitatzea

geien bakoitzak bereak

baiña beiñere zapaldu gabe

Iñoren eskubideak.

-8-

Anai arrebak ez gaizki artu

iñork neronen esanik

gure artean ez dago iñor

pekataria ez danik,

ta ez det uste auxe esanda

deskuidatuko naizenak

munduan ez da beti arrazoi

Izaten duan gizonik.

-9-

Errepublikan aldekoa naiz

egiten det aitormena

baiña jarri dan erregeakin

badaukat itxaropena

bere itzari begiratuta

dago oso nabarmena

berriro laster izango dala

presoentzat barkamena.

-10-

Itxas arruan oso zailla da

ontzia ibiltzea bare

naiz barruan mariñel onak

batzuk ipiñi ta ere

gure erregeak lenen pausoak

eman ditu oso trebe

ia portura irixten geran

odolik ixuri gabe.

-11 –

Agintarien indarra dago

erritarraren botuan

ori ederki igartzen diat

neronek nere tontuan

au da gauza bat beti eduki

bear deguna kontuan

denborarekin guk nai badegu

sartu Europa batuan.

-12-

Agintariak bide ortara

bildu bearra daukate

gaur ejenploak eskatzen dira

itz danak daude sobrante

Seguru egon gu Europatik

egongo gera aparte

demokrazi bat egiazkoa

ipintzen degun bitarte.

Deja un comentario