Errefuxiatuak gogoan izango dituzte Aieten, haurren egunean

zaatari-umeak

Errefuxiatuen gaia landuko dute Haurren egunean.

Haurren egun unibertsala ospatzen da azaroaren 20an. Hori dela eta hainbat jarduera egiten ari dira hiriko haur txoko, gazteleku, liburutegi eta kultur etxeetan.

Aurten gainera, gai zehatz bat jorratuko dute: kultur aniztasuna eta errefuxiatuak izango dituzte jarduera guztietan. Puri-purian dauden gaiak dira, jendarte osari eragiten diotenak; baita haurrei ere.

Gazteria saila Kultur Aniztasunaren bulegoarekin eta hiriko beste hainbat elkarterekin ari da haurren eguna lantzen. Hala, Unicef-ek proposatzen dituen Babespean egoteko eskubidea dugu eta Harrera-pasaportea saio didaktikoak eskainiko dituzte datozen egunetan. Groseko haur txokoan, berriz, haurren eskubideen murala margotuko dute bihar.

Kultur aniztasunaren jaia

Aste guztiko jarduerak biribiltzeko, kultur aniztasunaren festa egingo dute Aieteko kultur etxean. Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen ondoan egonik, lekurik egokiena iruditu zai haurren eskubideak aldarrikatzeko.

Eta haurrak dauden lekuan alaitasuna izan ohi denez, jai giroan egingo dituzte aldarrikapenak.

Goizeko 11:00etan hasiko da jaia. Aniztasuna eta bizikidetza izanik ardatz, herrialde ezberdinetako doinuak, jakiak eta jolasak ezagutzeko aukera izango dute haur eta gazteek eta baita euren familiek ere.

Jairom Black musika taldeak kontzertu bat eskainiko du, Eider Elorza abeslariarekin batera. Bestalde, Andrea Khalfaouik hainbat ipuin eskainiko dizkie txikienei. Eta Aieteko parkean elkartutako guztien artean aniztasunaren hormairudia marraztuko dute. Horretarako, Monica Luna eta Chuneta Agustino sortzaileen laguntza izango dute. Hortaz gain, tonbola, jolasak eta gozoki dastaketa bat ere egingon dituzte.

Goiz osoko egitaraua izango da, bertako, atzerriko, edo errefuxiatu izan, munduko haurrek eskubide berak dituztela aldarrikatzeko.

Nork: Agurtzane Altuna

logoa-irutxulo

Un comentario en “Errefuxiatuak gogoan izango dituzte Aieten, haurren egunean

Deja un comentario