Un rincón bonito de San Sebastián, siempre ha sido Aiete,

Donostiako txoko polit bat, beti izan da Aiete

Manuel Matxain escribía estos bertsos “Donostiako txoko polit bat” en 1971, tenía 55 años. El bertso papera se lo editaba la entonces Zeruko Argia.

matxainene

Manuel empieza su poema diciendo que le han pedido “algunos versos me han dicho que pongan” y termina haciendo el elogia de la escuela y de la ikastola, entidad admirada por él, por encima de todo.

Un estímulo para el Ikastolako bertso paper lehiaketa que se inicia en noviembre

Donostiako txoko polit bat

beti izan da Aiete,

bera aitatuz bertso batzuek

jartzeko esan didate;

enkargu ori aldan ondoen

nik orain nainuke bete,

naiz aspaldian bertso ipintzen

ibili naiko arlote.

Gizon jatorra eta umilla

neri etorri zai dana,

barrioaren alde gogotsu

lana egiten duana,

neretzat ere gustokoa da

berak agindu didana,

aitatu gabe nik nola utzi

ainbeste maite dedana.

Bertso batzutan esango det nik

zer ziñan eta zer zeran;

basarri txuri zoragarriak

len bagiñuzen aukeran,

orain geienak bota dituzte

beste lekutako eran,

denborarekin jakingo degu

mesedetako ote dan.

Zuek ziñaten garai batean

izkuntzaren gorde leku,

bañan bildur naiz zuen azkena

ez dabilen oso gertu,

zuen lekuan egin diduzte

jauregi eta konbentu,

gauza oiekin nere biotza

ez dago oso kontentu.

Bearrezkoak dira badakit

etxeak eta fedia,

bearrezkoak diran bezela

ardoa eta garia,

baste gauza bati bada ordea

argia eta garbia,

guretzat nundik aterako dan

eguneroko ogia.

Aurrerapen da aundikeriaz

gu ari gera puztutzen,

egia ezan gauza auekin

ez gera asko poztutzen;

lujoko gauzak ugaldu dira

ta basarriak ustutzen,

geu ari gera uste gabean

bizimodua estutzen.

Danok aurrera egin naiean

ez ote guaz atzera

itsaz ertzean ibiltzen diran

txangurruaren antzera,

eta beldur naiz, beldur gogotik

baserriakin batera

ez ote zaigun guri galduko

ain maite degun euskera.

Konseju bat gaur emango dizut

nik biotzeko Aiete

oraindik dana etzaigu galdu

zedozer konpondu leike,

ama euskera eta semeak

zuk nola dituzun maite,

ikastolara zedorren aurrak

bialtzen saiatu zaite.

Ikastoletan badakizute

naiko larri gabiltzalla,

ez dutelko oraindik artu

bear luteken itzala,

batzuk patxaran gauzak egin nai

ta bestiak beriala

uste det laister bere bidean

urak sartuko dirala.

Munduko gauza danak badute

beti zerbait gozo gazi,

baiña gozoa piparrarekin

jarri lleike bizi bizi,

ondo dagona ez gaitezela

geiegi mugitzen asi,

gure artean belar txarrikan

ez dedin geiegi azi.

Deja un comentario