Sagar festa ospatuko dute Katxolan

Sagardoa egiteko modu tradizionala ikasi nahi duzu? Aieteko Katxola baserrian Sagar festa ospatuko dute larunbatean, urriaren 22an. 2007an Muntoko tolarea Katxola baserrira eraman zuten, eta geroztik Lantxabe auzo elkarteak sagar festa ospatu ohi du urtero. Gainera, aurten auzoko ikastetxe, eragile eta norbanako askoren babesa izan du Lantxabe auzo elkarteak.

katxola prensa

Iraila hasieran, Aieteko jaietan, sagarrak bildu zituzten Kutxaren Ekogunean, Zabalegi baserrian, eta asteburu honetan sagar horiek prentsatzeko ordua iritsiko da. Tolare tradizionalak bere lana betetzen duen bitartean, baserrian txalapartak eta trikitixak festa girotuko dute.

Larunbat arratsaldean izango da sagar festa, 17:30ean. Gazteen arteko sagar probak, Ekoguneak antolatutako tailer eta jolasak, sagar erakusketa, sagardo dastaketa, gaztain eta tortilla dastaketa, herri kirolak

Zizarra kupelan sartzerakoan bukatuko da festa, 19:30ak inguruan.

Nerea Lizarralde logoa-irutxulo

Deja un comentario