Oparia tribuari

olariaga

Lehen Mailako futbol talde bateko bi jokalarik prentsa ohar bat zabaldu dute, zeinetan eurek grabatutako bideo baten zabalkundearen biktima gisa aitortzen diren. Hirugarren parte hartzaile baten baimenik gabe grabatutako bideoa zen, eta barkamena eskatu diote mundu guztiari, bereziki futbolaren munduari. Azkenik, neskari barkamena eskatu diote berak debekatu zuen grabazio bat Interneten zabaltzeak «eragin diezaiokeen kaltearengatik». […] Horren atzean dagoena portaera tribal bat da. Gizonak sexua izaten du ez hainbeste plazer pertsonalerako, baizik eta sozialerako, eta hori Iruñeko bortxatzaileek euren bideoak lagunei erakusteko duten portaeraren berdin-berdina da. Bularra jotzen dute eskuekin, harro, balentriak komunitateari erakutsiz, nork daki zein txalo lortzeko. Hunkitu egiten du bideoa zabaldu duen arraren leialtasun faltak jokalariengan sortu duen iskanbilak. Hunkitzekoa da irudi hori zabaltzeagatik egon den biktima bakarra zer-nolako indiferentziarekin tratatzen duten: ez zekien grabatua izaten ari zela, eta exijitzen du bideoa geratzeko. Hunkitzen segitzen du ikus-entzuleen rol primitiboak, jokaera matxistaren patroira estuki lotua erabat, zeinak ondorioztatzen duen baimenik gabeko grabazioa gaizki dagoela, «baina ez ezazu bilatu». Hunkitzekoa da jokalariek Eibarrekin eta haren balioekin erakusten duten sentsibilitatea […]. Haurrentzat eredu bat gara, hori ere esaten dute. Haurrentzat eta helduentzat beharko lukeen eredua da ez dela inor baimenik gabe bideoz grabatzen sexua daukazun bitartean, zabaldu edo ez. Eta gero zuzenean Zigor Kodera joan […]. Legeak portaera hori zigortu egiten du; ez dago legerik ordea, horren guztiaren atzean dagoena zigortzen duenik: pertsona bat gauza bihurtzea tresna gisa erabiliz komunitate batean berrespen pseudokultural bat jasotzeko, non ez duen nahikoa bakarrik zera sartzearekin, gainera atera eta aldagelatik paseatu behar du ohoreak jasotzeko, eta komunitate horrek barre egin eta txalotu egiten du jokabide hori.

Manuel Jabois

2016-10-13

Deja un comentario