Erraustegiaren aurkako mugimenduak bizirik darrai

2Etsaiak bildu ditu gaurkoan ere, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraiki nahi duen erraustegiak. “Zuen negozioa, guztion minbizia” lelopean, hainbat lagun elkartu dira Donostiako erdialdeko kaleetan. Aldundiaren aurrean elkartu dira herritarrak, maindire zuriak hartu, eta Askatasunaren Hiribidera jo dute. Hain zuzen, La Caixa eta Santander bankuen aurrean egin dituzte geldialdiak, protesta gisa. “Argi eta garbi esan dezakegu, irabazle bakarrak enpresak eta bankuak izango dira. Banco Santander eta La Caixa zeuden aurreko errauste plantaren proiektuaren atzean; hauek izan ziren eta izaten ari dira dirutza izugarria irabazten ari direnak”, salatu dute.

1

Protesta baketsua izatea nahi zuten, eta halaxe izan da. Bi bankuen aurrean oihuak bota eta maindire zurien azpian ezkutatu dira, besterik ez. Ertzaintza gertu izan dute, baina ez da gertakaririk egon.

logoa-irutxulo

Deja un comentario