AUZOBERTSOLANEAN. ACD AIETE elkartean (Jolastoki)

Auzokideek bi bertsolariren laguntzarekin Manuel Matxaini buruzko bertsoak osatzeko tailerra.

cartel2Kaixo auzokide hori.

Dagoeneko agian jakingo duzun bezala, urriaren 12a Manuel Matxain omendu eta bere jaiotzaren mendeurrena ospatzeko baliatuko dugu (atxikita doakizu egun osoko egitaraua).

Egitarauaren barruan, goizeko 11:00tik 13:00 jolastokiko Aiete elkartean, auzolanean planteatutako ekintza berritzaile bat egin nahi dugu. Funtsean, AUZOBERTSOLANEAN izeneko ekimena, auzotarren artean bertsoak egitea da, kasu honetan, Manuel Matxaini buruzko bertsoak egitea, ondoren auzoari kantatu eta familiari oparitzeko.

Ekimen honetan parte hartzeko ez da bertsolaria izan beharrik noski, nahikoa da bertan parte hartzeko gogoa izan eta denbora aurkitzea. Horretarako, bi bertsolariren gidaritza izango dugu eta beraiek bideratutako dinamiken bidez, auzoari eskaintzeko bertso sorta bat sortuko dugu, esan bezala, denon artean.

Parte hartzea guztiz irekia da eta egunean bertan jolastokira azaltzearekin nahikoa duzu baina lagungarria litzateke, ekimena antolatzeko eta informazio gehiago helarazteko, gutxi gora beherako partaide kopuru bat izatea. Horretarako, nahikoa duzu, inolako konpromisorik gabe manexmujika@gmail.com helbidera idaztea parte hartuko zenukeela esanez.

Edozein zalantza izanez gero idatzi lasai helbide elektroniko berera.

Eskertuko genizuke halaber, ekimenean interesa izan dezakeen norbait ezagutuz gero mezu hau helaraztea.

Eskerrik asko,

Manex Mujika

Deja un comentario