San Juan eta Urdaibai gailendu dira lehenengo jardunaldian

ehundapikoKontxako Bandera eskuratzeko gertuago daude; Donostiako emakumezko zein gizonezko taldeak atzean geratu dira.

Kontxako Banderaren lehen jardunaldia jokatuko dute gaur 16 arraun taldek, 8 nesketan eta 8 mutiletan. Emakumezkoetan, San Juan izan da garaile, 10 minutu eta 39 segundorekin; eta gizonezkoetan, berriz, Bermeo Urdaibai, 19 minutu eta 22 segundorekin. Hortaz, faboritoak izan dira nagusi.

Nahiz eta emakumezkoetan San Juan gailendu (10:39), gertu izan ditu Hibaika (10:42) eta Orio (10:43). Zarautz – Getariak (11:05,44) osatuko du ohorezko txanda. Atzetik geratu dira Cabo, Deustu, Hernani eta Arraun Lagunak.

Gizonezkoetan, Urbaibaik (19:22) hartu du abantaila Kontxako Banderaren lehen jardunaldian. Ia bi segundo atera dizkio bigarrena izan den Hondarribiari (19:24). Kaikuk (19:35) 10 segundo gehiago behar izan ditu, eta San Juanek (19:46) 21 segundo gehiago. Atzean geratu dira Orio, Zierbena, Tiran eta Donostiarra.

Donostiako emakumezko zein gizonezko taldeak espero baino okerrago ibili dira. Arraun Lagunakek ez du denboraldiko maila mantendu, eta Donostiarra Bermeo Urdaibaitik minutu batera geratu da.

Hala, datorren igandean, emakumezkoen artean San Juan, Hibaika, Orio eta Zarautz – Getariak jokatuko dute ohorezko txandan. Kontsolazio txandan, aldiz, Cabo, Deustu, Hernani eta Arraun Lagunak – Donostiako Berdintasuna izango dira. Gizonezkoei dagokienez, Bermeo Urdaibai, Hondarribia, Kaiku eta San Juan egongo dira ohorezko txandan; eta Orio, Zierbena, Tiran eta Donostiarrak jokatuko dute kontsolazio txandan.

SAILKAPENA

Emakumeak

1.San Juan. 10:39,88.

2.Hibaika. 10:42,16.

3.Orio. 10:43,62.

4.Zarautz – Getaria. 11:05,44.

5.Cabo. 11:11,62.

6.Deustu. 11:17,64.

7.Hernani. 11:21,80.

8.Arraun Lagunak – Donostiako Berdintasuna. 11:24,02.

Gizonak

1.Bermeo Urdaibai. 19:22,48.

2.Hondarribia. 19:24,26.

3.Kaiku. 19:35,34.

4.San Juan. 19:46,00.

5.Orio. 19:49,14.

6.Zierbena. 19:53,34.

7.Tiran. 19:57,86.

8.Donostiarra. 20:20,90.

Kontxako-Bandera-lehen-jardunaldia

Uretan zein lehorrean, San Juan izan da nagusi. (Argazkia: Lide Ferreira)

logoa-irutxulo

Deja un comentario