Hondarribia nagusitu da Kontxako sailkatze estropadan

TRAINERA OLARIAGA

Hondarribiak egin du denborarik onena gizonezkoen Kontxako sailkatze estropadan. Denboraldi guztian bezala, bikain aritu dira. Bigarrenari, Oriori, 10 segundoko aldea atera dio. Urdaibai, San Juan, Zierbena, Kaiku eta Tiran sailkatu dira, hurrenez hurren. Tiran bere mailan ibili da. Astillerok, ordea, behera egin du, eta bigarren urtez jarraian kanpoan geratu da. Ezustekoa izan da Zierbena eta Tiran sartzea, eta San Pedro eta Astillero ez sailkatzea.

Hibaika, azkarrena

Emakumeen arraunean egun historikoa izan da gaurkoa atzokoa. Hamar elkarte lehiatu dira Kontxako Banderarako txartela lortzeko –aurten bai, igandean zortzi traineru lehiatuko dira bi txandatan–. Zazpi sailkatu dira: Hibaika, San Juan, Orio, Cabo, Zarautz-Getaria, Hernani eta Deustu. Donostia Arraun Lagunakekin batera izango dira igandean Kontxan, etxeko trainerua sailkatua baitago, gizonezkoetan Donostiarra dagoen bezala. Ezustekorik ez da izan emakumezkoen sailkatze estropadan. Hibaika eta San Juan ziren faboritoak eta ez dute huts egin. Lehia estua izan da bien artean, baina azkenean Hibaika gailendu da. Kanpoan geratu dira, koxka handiarekin, Hondarribia, A Cabana eta Colindres.

Deja un comentario