Eguzkia, umorea eta festarako gogoa nagusitu dira estropadetan

ESTROPADA2

Kontxako Bandera dela eta, goizeko lehen orduetarako jende andana bildu da kai inguruan. Kolore guztietako zapiak eta kamisetak ikusten ziren nonahi; ogitartekoak eskuetan eta euren taldea animatzeko prest.

Musikaren erritmora dantzatu dute zenbaitek: trikitilariak, txistulariak, txarangak… Portuko ranpa eta inguruak jendez gainezka zeuden goizeko 11:00etarako.

Ongietorri beroa egin diete neskei lehenengo, eta mutilei ondoren. Kantuak, ohiuak, pankartak, banderak, ez zen ezer falta. Eguerdiko 12:00ak inguruan iritsi dira San Juaneko neskak euren afizioarengana, eta esku zabalik hartu ditu marea arrosak. Bermeotarrei egindako harrera ez da gutxiagorako izan, kantu eta kantu egon dira zale bizkaitarrak.

Estropadak iraun bitartean eta ondoren ere, jan eta edanerako aukera paregabea egon da Donostiako Arraun Lagunak eta Kaiarriba Donostiarra Arraun Elkarteek ipinitako txosnetan.

Bukatu dira estropadak, baina oraindik badago festarako tartea.

logoa-irutxulo

Deja un comentario