Aieteko jaietan; Manuel Matxain

programaPozez txoratzen begira egon naiz

gaurko egunsentiari,

eguzkiaren printzak musuka

soro eta mendiari;

nere biotza oso poztuta

laixter asi da kantari,

«Festa on batzuk pasa» esanaz

aietear guzieri.

Aldakuntza asko izan ditugu

urte auetan Aieten,

bertso batzutan ezta erreza

guzien berri ematen;

kanpotik asko etorri dira,

batek ez du aldegiten,

orretxengatik ariko dira

ainbeste etxe egiten.

Arindu dira Extremadura,

Andaluzi ta Kastilla,

izugarria aspaldi ontan

emen sortu dan naspilla;

famili asko onera datoz

ogi koxkor baten billa,

oien ametsa gure errian

egi biurtu dedilla.

Gerri makurka itaia artu,

egun guzia garitan,

an itzal gutxi izaten da ta

ari bear eguzkitan;

buma zerbait aUxa orduko

maiorazkua erritan,

auxe zan oien bizimodua

len bizi ziran erritan.

Oiek onera inguratzea

gaur iñork ezin ukatu,

kristau zintzoak bezela beintzat

nai badegu guk jokatu;

ta naiz Aiete gauza auekin

erabat oso aldatu,

datorrenari pozikan emen

ematen zaio ostatu.

Jendea asko ugaritzeak

bere lana badu noski,

eskolatxo bat eta eliza

ez dira izaten aski;

bi leku eder oraingoz beintzat

jarri dituzte egoki:

Jolas-tokia goiko aldean,

Isturin-en Ezi-toki.

Ezi-toki au zertarako dan

saiatuko naiz esaten:

nai duan danak ordu pare bat

bertan igaro dezaten;

zurruterako danak gogua

nola ez duten izaten,

nai duana or ari diteke

euskeraz zerbait ikasten.

Dirua pranko gastatua da

or egin diran obretan,

naiz xentimorik guk ez eduki

soziedadeko libretan;

biotz oneko gizon batekin

arkitzen gera zorretan,

baña Aietek pagatuko du,

seguru egon orretan.

Lagun jatorrak jarriak daude

leku oietan agintzen,

kostako dala uste det iñun

obeagorik ipintzen;

berak zuzendu ta lana egin,

berak baztarrak garbitzen.

Aiete maite, eztuna ezta

era ortara ibiltzen.

Jaun Zerukoak esaten digu:

«Auzoko eta erbeste,

danok anaiak zerate eta

alkar maitatu zaitezte».

Agindu auxe ondo beteta

bapo ibili gindezke,

emen ez baitu ezerk balio

anaitasunak ainbeste.

ZerukoArgia, 1969-IX-14.

Deja un comentario