Morlansko aldaketa, iristear

Udalak jakinarazi du datorren abenduan hasiko dituela azpiegitura konponketak Morlans zaharrean; bizilagunen aspaldiko aldarrikapena da, baina oraindik ez dute sinesten.

MORLANS

Estitxu Zabalalogoa-irutxulo

Morlansko bizilagunak argia ikusten hasi dira. Urteetako aldarrikapenaren ostean, badirudi auzoko azpiegiturak konpontzen hasiko direla: espaloiak, errepidea eta , argiztapena. Morlans zaharrean, Morlans pasealekuko 33 eta 93 atarien artean egin goditu lanak udalak. Hala, joan den ostegunean bilera eginzuten bizilagunek udal ordezkariekin. Zehazki, teknikariak egon ziren auzotarrekin: Partaidetzako bat, mantenimendu ataleko hiru, eta mugikortasuneko beste bat. Proiektua azaldu zieten lehenengo bildutakoei; gero, iradokizunak jaso zituzten, behin lurra altxata, mugikortasuna hobetzeko egin ditzaketan aldaketen inguruan.

Hiart Gil de San Vicente bizilagunarekin egon da IRUTXULOKO HITZA, bileraren berri izateko. «Planoak ekarri zituzten, azaldu ziguten non jarriko dituzten espaloiak eta sakanguneak, eta lurra altxa eta ubide berriak jarriko dituztela esan ziguten. Zuntz optikoa eta argia daramaten enpresekin ere lotzen ari dira, dena lur azpitik pasatzeko, baina hori ez ziguten ziurtatu». Hala, lan guztiak egiteko, 400.000 euro erabiliko zituztela aipatu zieten teknikariek, eta abenduan hastea aurreikusten dute.

Bizilagunen erreakzioen artean, denetik egon zela dio Gil de San Vicentek: «Heltzeko lekuren bat eskatu zuten espaloietan; senideentzako aparkaleku gehiago nahi dituzte zaharrenek; autoen zirkulazioa batzuk goratz nahi dute, eta besteek, beherantz, agian minibus bat ere jarriko dute…». Bizilagunak, hala ere, ez daude guztiz pozik, ez baitute sinesten udalak emandako hitza: «Ez dugu gehiegi sinesten diotena, eta, agian, hauteskundeei begira egindako mugimendu bat izan daiteke».

Errepidea ez dutela itxiko esan diete, eta behin lanak hasita, hilabete eta erdiko epean bukatuko dituztela. Abendua bitartean, ordea, hilabete asko falta direla ikusten dute, beraz, iritzi aldaketa egon daitekeela agintarien aldetik, eta, gainera, aurrekontua oso txikia iruditzen zaie.

Gainera, oso kezkatuak daude Morlanskoak, auzoa oso gaizki dagoela baitiote. «Zuloz beteta dago bidea, eta petatxuekin gaizki konponduta. Gainera, bi hilabetero ura irteten da tuberiaren bat pitzatzen delako. Udalari abixua ematen diogu, eta bost egun behar izaten dituzte konpontzera etortzeko. Garbia dirudien litroka ur alperrik galtzen da, eta nork ordainduko du? Bilerak eskatu nizkien azalpenak, eta erantzun zidaten ez nukela ulertuko».

Mendia heltzeko beharra

Udal ordezkariei hainbat iradokizun egin zizkieten Moslansko bizilagunek, horien artean, mendia zutoinen bidez eustea: «Lur jauziak egoten dira maiz, eta zerbait egin behar dute hori konpontzeko. Bestetik, Aieteko parkearen sarrera zulo handiz betea dago, hori ez da Morlans, Aiete da, baina konpondu beharra dago!».

Bilerako hizkuntza erabilera nabarmendu du bizilagunak, euskara eta gaztelera tartekatu baitzituzten.

Deja un comentario

Este sitio usa Akismet para reducir el spam. Aprende cómo se procesan los datos de tus comentarios.