Festa ederra ospatu dute Aieten

Nerea Lizarralde / Irutxuloko Hitza

http://irutxulo.hitza.eus/2016/06/08/festa-aiete-katxola-sagardoa/

hitzaOtsailean botilaratu zuten sagar muztioa Katxola baserrian, eta joan den asteburuan berriro atera zuten sagardoa mahai gainera. Erromeria eta festa egin zuten larunbat arratsaldean.

Pilota partidak jokatu zituzten Miguel Gallastegi frontoian. Alde Zaharra kirol elkarteko infantil, kadete eta jubenilek parte hartu zuten. Momentu zirragarrienetakoa 20 urteko Julen Chiapuso beteranoak Adur Etxezarretaren aurka jokatu zuenean iritsi zen. Chiapusok irabazi zuen, baina lehia estua izan zen (22-17).

Partida hasita zegoenean, Miguel Gallastegi pilotari ohia eta bere alaba eta Marian Matxain iritsi ziren frontoira. Ikusleek txalo zaparrada handi bat eskaini zieten.

Ondoren erromeria hasi zuten. Denek topa egin zuten sagardoarekin. Musikaz eta trikitixaz girotu zuten festa, eta hainbat herritarrek parte hartu zuten herri kirolen probetan. Sokatiran aritu ziren asko, irudi galerian ikus daitekeen bezala. Bertan egindako sagardoa eta tortilla ere dastatu zuten.

Deja un comentario