TTIPen azken negoziazio errondako agiriak eskuratu eta zabaldu ditu Greenpeacek

TTIP FORGESLehenbiziko aldiz publiko egin da AEBen posizioa TTIP merkataritza hitzarmenaren negoziazioetan, Herbeheretako Greenpeacek jaso eta zabaldutako filtrazio bati esker.

Talde ekologistak adierazi duenez, lortu dituzten dokumentuak (248 orrialde guztira) apirilaren 25etik 29ra AEBek eta Europako Batzordeak New Yorken egindako negoziazio errondari dagozkie. “Agiriok argi erakusten dute enpresen irabaziak herritarren interesen gainetik jartzeko borondatea dutela”, salatu dute.

Greenpeacek zabaldutako lehenbiziko balorazioaren arabera, dokumentuetan ez da aipatzen klima aldaketari aurre egiteko beharra, ez eta ere GATT akordioko Salbuespen Orokorren araua. Azken horrek aukera ematen die estatuei merkataritzari buruzko arauakez betetzeko ingurumena eta pertsonen osasunaren babesa jokoan balego.

Halaber, Europan indarrean dagoen zuhurtzia printzipioa behin ere ez dela aipatzen nabarmendu du Greenpeacek. Bai, ordea, AEBek substantzia arriskutsuak arautzeko egindako proposamena, haien debekua asko zailduko lukeena.

Bestalde, zabaldutako agiriek erakusten dute zer nolako boterea ematen zaien korporazio handiei erabaki politikoetan parte hartzeko, nabarmendu dutenez. Talde negoziatzaileek “behin eta berriro azpimarratzen dute industriarekin kontsultak egiteko beharra”, Greenpeacen esanetan. Agiriak osorik ikusteko webgune bat sortu dute: www.ttip-leaks.org.

Deja un comentario