Ostirala, maiatzak 20, Miramongo basoko eremu naturalean ospatuko den folk jaialdia da Basoka 2.0.

conciertos

Iaz egin genuen lehen aldia, eta aurten 2.0 bertsioarekin gatoz.

Stringedwood Musika Elkarteak antolatuta, Easo Musika Eskolako Araoz Gazte abesbatzako ahotsen laguntzaz eramango da aurrera, Arkitektura Eskolako ikasleek atonduriko gunean.

Munduko musika jaialdirik txikiena izango da, musikariengandik gertu egoteko aukera izango dugu, naturarekin kontaktuan… Norberak bere janaria eraman beharko du ez delako han janari-edari posturik egongo, eta norberaren ardura izango da gero zaborra jasotzea ere.

Ilargipean lotan

Aurten, gainera, lotarako aukera izango da horretarako prestatutako azaleretan eta lasto fardoekin osatutako ohe erraldoietan. Zakua eta estera eramaten dutenek, ilargipean egin ahal izango dute lo, bibak gisara. Bertan iturriak badaude eta komunak, berriz, antolakuntzak jarriko ditu.

Basoan lotan gelditzen animatzen ez direnek, erdialdera jaisteko autobusa izango dute

Deja un comentario