Milaka pertsonak osatu du giza katea Donostian errauskailuaren aurka

txikiDonostiako Onkologikoa eta Gipuzkoako Diputazioa batzen duen giza katea osatu dute milaka pertsonak, Zubietako errauskailu proiektua ez egiteko eskatuz. Herritarrak eskuek elkar lotuz osatu dute gisa katea eta Onkologikotik ateratako lekukoak pasatu ahala katea desegin da.

Bizikleta tropel txiki batek egin du Gipuzkoako Plazarainoko bidea eta Onkologikoan mediku talde batek emandako mezua eraman du. Medikuek argi adierazi dute eurraustegia kaltegarria dela osasunarentzat.

Gipuzkoako Plazara heldu da lekukoa eta giza katea osatu duten herritarrak bertara gerturatuko dira 13:00etan hasiko den ekitaldian parte hartzeko. Zirrara une handiak bizi izan dira katea osatzerako unean. Antolatzaileen arabera 5.000 pertsonek izena emana zuten katea osatzeko. Toki askotan, katea bera osatzeko behar zena baino askoz jende gehiago zegoen eta, beraz, pentsatzekoa da aurreikusitakoak baino herritar gehiago hurbildu direla errauskailuaren aurkako mobilizaziora.

Gipuzkoa Zutik izeneko mugimenduak, bestalde, batzarra deitu du Gipuzkoako Plazan 16:00etarako. Dendak eta lo-sakuak eramateko deia egin dute eta gau bertan pasatzeko asmoa agertu dute.

Ekitaldian Clara Peralesek hartu du hitza. Perales Madrilen bizi da eta egunotan Euskal Herrian dabil eta Valdemingomezko errauskailuk bere osasunean eragindako arazo larrien berri emanez. Peralesk argi esan die plazan bildutakoei errauskailuak gaixotasun ugari eragiten dituela, besteak beste malformazioak, minbizia eta bihotz arazoak. Zubietako errauskailua gelditzeko deia egin du: «Zuek oraindik berau gelditzeko garaiz zaudete eta».

ARGIA @argia

2016ko maiatzaren 29a

Deja un comentario