Txotx erara

Non eta noiz dugu txotx egiteko aukera? Txotx festa Katxola baserrian, 2016ko otsailak 27. Arratsaldeko 17:30etatik aurrera sagardoaren aintzineko kulturaren inguruan hainbat jarduera egongo da baserrian, iragan hurbila oroitzeak gu eta gure ondorengoak aberasten gaituelako.

olariaga3

Txotx-a sagardoa probatzeko sortu zen erosleen artean (jatetxeak, elkarte gastronomikoak, merkatariak). Kupeletara joaten ziren sagardo ezberdinak probatu eta aukeratzera.

Denborak aurrera egin ahala, jendeari zabaltzen hasi ziran txotx-a, eta gaur egun gertakari gastronomiko garrantzitsua bihurtu da, negu eta udaberrian, Euskal Herrian.

Sagardotegietan denboraldia urtarrialean hasten da eta maiatza erdi aldean bukatu. Hau da sagardogilearen eskutik «sagardoa» “Txotx”-etik edan genezakeen urte sasoia.

Un comentario en “Txotx erara

  1. Ruls

    Txotxa edo txotx egitea Euskal Herrian sagardotegi edota dolareetan sagardoa kupeletik zuzen-zuzenean dastatzeko unean burutzen den usadiozko ohitura da. Hau urtero txotx denboraldia edo txotx garaian zehar burutu ohi da.
    Usadioa
    Dolare eta sagardotegi guztietan usadio legez sagardogileak «txotx» edo «txurrut» oihura kupeletako bat irekitzen du eta bertan dauden guztiek edalontzia eskuan dutelarik ilaran jarri eta euren txanda ailegatzean edalontzia bete ohi dute (ikus alboko irudian edalontzia heltzeko modu egokia), modu honetara sagardoaren «txinparta», kolorea, usaina eta zaporea ikus eta dastatu dezakete.
    Garaia
    Dolare edo sagardotegietan sagardo garaia urtarrilean hasi eta maiatza erdialdera amaitzen da, urte sasoi honetan edari hau sagardogilearen eskutik eta kupeletik zuzenean «txotxera» edan dezakegu.
    Historia
    Txotxa sagardotegietara zetozen sagardo erosleen artean (jatetxe, elkarte, txoko, sagardo saltoki edota dendetako jabeak) edaria dastatzeko probaketa pribatu gisara hasi zen, hauek sagardotegietako kupel ezberdinen artean hautatu eta euren sagardoa dastatzen uztelarik
    Denbora igaro hala, dastaketa pribatu hau jendearen parte hartzeari ireki eta herrikoia bilakatu zen, honela neguko eta udaberriko Euskal Herriko gertakari gastronomiko garrantzitsua bilakatu zen arte.

    Responder

Responder a RulsCancelar respuesta