Parketarrak programa abian da berriro (Otxanda parkea.Munto)

Hiriko 11 auzotan egingo dituzte saioak.

Hona hemen agenda Aiete (Astelehenak)

Otsaila: 22-29; Martxoa: 7-14

adina 3-5 urte; ordua 17:00

adina 6-9 urte; ordua 18:00

Lekua: Otxanda parkea (Munto)

e1000-7

Donostiako udaleko euskara zerbitzuak eta auzoetako euskara batzordeek elkarlanean sorturiko programa da Parketarrak. Haurrek kalean edo parkeetan jolasean dabiltzanean euskara erabiltzea du helburu nagusia. Horretarako, jolasak antolatzen dituzte.

Urtxintxa eskola da saioak bideratzeaz arduratzen dena, eta adinaren arabera bi talde egiten dituzte: Zabu-zibu, 3-5 urte bitarteko haurrentzat; eta Txirrintxon, 6-9 urte artekoentzat.

Urte osoan zehar hiru txanda egiten dituzte: otsaila-martxoan lehena, maiatzean hurrengoa, eta urrian azken txanda. Aurten 11 auzotan egingo dute Parketarrak: Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Martutene, Loiolako Erribera, Amara Berri, Añorga, Parte Zaharra, Egia, Aiete eta Igeldon.

Auzoaren arabera, eguna eta ordua aldatuz joaten da. Gaur, esaterako, Aieten eta Altzan dute hitzordua.

Lide Ferreira

Once barrios de Donostia -Altza, Bidebieta, Intxaurrondo, Martutene, Riberas de Loiola, Amara Berri, Añorga, Parte Vieja, Egia, Aiete e Igeldo- acogerán este año la iniciativa Parketarrak, que persigue incrementar el uso del euskera mientras los niños están jugando en la calle o en el parque.

El proyecto, nacido en 2012, lo llevará a cabo Urtxintxa Eskola y esta dividido en dos programas: Zabu-zibu para niños de 3 a 5 años y Txirrintxon para niños de 6 a 9.

Deja un comentario