3 comentarios en “La vida congelada en un instante sin gelatino-bromuro

  1. Idazlea

    Orain egun batzuk Umberto Ecoren Zero numeroa azken nobelako esaldi bat ekarri nuen nire eguneroko zutabera: «Susmoak sekula ez daude soberan. Susmatu, susmatu, susmatu, horrela bakarrik lortzen da egia». Komunikabideek, masa-goragailuek, garaian garaiko ahots ozenenen jabeek zabaltzen duten mezuaren aurrean adi egoteko dei bat da Ecoren abisua, horretan jardun du semiologoak bizi osoan: esaten zaiguna aztertzen eta esan zaigunak ezkutatzen duenaren buskan. Bizi osoko kezkaren emaitza da bere azken nobela ere: Zero numeroa —lehendabiziko egunkaria kaleratu baino lehenago pro domo egiten diren aprobako aleei deitzen zaie horrela— kazetaritzaren eta historiaren manipulazioaz ari da.

    Letra idatziari sinesgarritasun osoa ematen dion zibilizazio batean jaioak gara, letra da mendebaldeko kulturari eusten dion totem nagusia. Mendebaldeko tabua, aldiz, letra idatziaren bidez jasotako transmisioa zalantzan jartzea. Horregatik, tradizioa manipulazio alimalekoa bihur ez dadin, komeni da ezein idazki, berdin dio egunkari batek emana den edo liburu formatuan datorkigun, gure begirada zorrotzarenakin hartzea. «Liburu bat kontsideratzen dugunean, ez galdetu zer esaten digun, zer signifikatzen duen baizik». Hau da: testuaren sakoneko asmoa deskubritzeko ahaleginak egiten gaitu eskarmentuko irakurle.

    Ia hamabostero bisitatzen nuen L’Expresso egunkarian idazten zituen artikuluen bilduma gisako blogean, jatetxe estimatua nuen nire zutabeetarako bazka-buskan, eta, begi zeharka, beti deskubritzen nuen delicatessen bat edo beste haren mahaian. Gastronomo gisa ere mokofina zen. Bukatu zait pagotxa.
    Andu Lertxundi

    Responder
  2. 10 frases para recordar de Umberto Eco

    Sobre los gatos

    «Adoro a los gatos. Son de las pocas criaturas que no se dejan explotar por sus dueños».

    Libros

    «El mundo está lleno de libros preciosos que nadie lee».

    El público

    «Hay libros que son para el público, y libros que hacen su propio público».

    Televisión

    «Hoy no salir en televisión es un signo de elegancia».

    Musas

    «Nada es más nocivo para la creatividad que el furor de la inspiración».

    Inventos

    «Los libros son esa clase de instrumentos que, una vez inventados, no pudieron ser mejorados, simplemente porque son buenos. Como el martillo, el cuchillo, la cuchara o la tijera».

    Energía

    «La televisión se nos aparece como algo semejante a la energía nuclear. Ambas sólo pueden canalizarse a base de claras decisiones culturales y morales».

    Narradores

    «El narrador no debe facilitar interpretaciones de su obra, si no, ¿para qué habría escrito una novela, que es una máquina de generar interpretaciones?».

    Respeto literario

    «Los libros se respetan usándolos, no dejándolos en paz».

    Legado

    «El autor debería morirse después de haber escrito su obra. Para allanarle el camino al texto».

    Responder

Responder a 10 frases para recordar de Umberto EcoCancelar respuesta