Beste berdegune bat du Aietek

Munto baserri historikoaren lekuan eraikitako plaza ireki dute, baina sotoan egokituko duten erakusketa osatzeko dago oraindik; eszenatokia ere ez dago erabilgarri

munto escenario

Muntoko plaza zabalik dago jadanik, baina oraindik zenbait lan geratzen dira egiteko. Baserri historikoaren hormari –eskailerak eta ataria eraitsi gabe utzi zituzten– tratamentu bat ematea aurreikusi dute, eta Aiete pasealekuaren aldean dagoen sotoa edukiz beteko dute. Izan ere, eremu hau erakusketa gune bilakatuko dute, baserriaren objektu eta elementu zaharrak ikusgai jarrita, modu iraunkorrean, beti ere Muntoren memoria bizirik mantentzeko helburuarekin.

bodegaHain zuzen ere, objektuen aukeraketa auzotarrekin lankidetzan egingo dute, plazaren proiektua egin zuten bezala. Hori dela eta, Lantxabe auzo elkarteak email bat jarri du aietearren esku, proposamenak bidera ditzaten: lantxabe@gmail.com. «San Telmo Museoko teknikoek, auzotarren laguntzarekin, objektu egokienak aukeratzeko parada izango dute orain, beti ere lekua kontutan hartuta: atari irekian egongo den soto bat, material garden batek babestuta». Hasiera batean, ideia zen sotoa plazatik bertatik ere ikusi ahal izatea, Aiete pasealekutik ez ezik, «baina plaza hormigoiarekin osatu dute, eta sotoaren goikaldea egurrez itxi dute, eszenatokia egokitu ahal izateko», azaldu du Lantxabek.

Geratzen diren lanak egiteko 65.000 euroko aurrekontua dago bideratuta. Apaingarriak eta kultur edukiaz gain, seinaleak eta maparen bat egokitzea proposatu du auzo elkarteak, Aieteko parkearen sarreran dagoenaren antzekoa, auzoko gune esanguratsuenak eta norabideak zehazteko.

munto con moto

Momentuz, plaza irekita, auzotarrek lorategiarekin eta bertan dauden bankuekin goza dezakete. Berdeguneak jarri dituzte, eta zuhaitzak ere landatu dituzte, urkiak eta sagarrondoak –Munto sagardotegia ere bazen–, itzal guneak izateko. Tokara jolasteko gune bat ere prestatu dute, eta ekitaldiak egiteko aukera eskaintzen duen agertokia eginda dago dagoeneko, baina oraindik hesiz inguratuta dago.

Ibaetako udal biltegian

Munto baserria gogoratzeko, hamarnaka elementu eta objektu zaharren artean aukeratu beharko dute erakusketa osatzeko. Ez dute lan erraza, Aiete pasealekuaren aldeko sotoaren edukiera mugatua baita. Katxola baserrian daude Muntotik berreskuratutako zenbait objektu, baina gehienek Ibaetako udal biltegian jarraitzen dute.

Hain zuzen ere, baserriaren tresna, altzari, upel, agiri eta beste hainbat objektu 2006. urteko uztailean gorde zituzten bertan, Muntoren orduko jabe Urrestarazu familiak Lantxaberi dohaintzan eman eta gero, auzoan bertan gera zitezen baldintzarekin. Handik gutxira biltegitik Katxola baserrira eraman zituzten altxor batzuk, bertan egokitutako dolarearen egitasmoaren harira. Munto 2013ko otsailean eraitsi zuten.

Aritz Sorzaballogoa-irutxulo

Deja un comentario