Aieteko osasun etxea egiteko Hirigintza Plan Berezia onartu dute

AMBULATInguru horretan dago aurreikusita Aieteko osasun etxe berria

Urtetako eskaerei erantzunez, Aieten osasun etxe bat egiteko proiektua aurrera doa. Udalak lursail bat bereganatu zuen azaroan, eta orain beste pauso bat eman dute: lursail horiei erabilera bat emateko Hirigintza Plan Bereziari behin behineko onarpena eman dio Gobernu Batzordeak.

Aldaketa honen bidez, osasun ekipamentuak jartzea ahalbidetuko dute. Hasierako onarpenaren ondoren, 20 egunez jarriko dute erabakia jendaurrean. Enrique Ramos Hirigintza zinegotziaren arabera, ez dute uste eragozpenik sortuko denik, beraz, ondo bidean, apirileko udalbatzarrean emango diote behin betiko onarpena aldaketari.

Udalari dagozkion izapideak amaituta, Eusko Jaurlaritzaren esku geratuko da proiektua egitea eta prozesuaren kudeaketa. Ramosen arabera, jaurlaritzak nahikoa aurreratu dauzka izapideak eta aurrekontuetan jasoa du Aieteko osasun etxearen proiektua, beraz, litekeena omen da aurten hastea lanak egiten.

Agurtzane Altuna

logoa-irutxulo

Deja un comentario