Aieteko osasun-etxea egiteko aurrerapausoa

ambulatorio1Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman dio osasun-etxea hartuko duen lur-saila antolatzeko Plan Bereziari.

Donostiako alkate Eneko Goiak aditzera eman du Tokiko Gobernu Batzordeak hasierako onarpena eman diola Hiri-Antolamendurako Plangintza Bereziari, hain zuzen ere, Aiete auzoan osasun-etxea egiteko lur-saila antolatuko duen planari.

Horren harian, Goiak honakoa adierazi: “Osasun-etxea Aiete Pasealekuan, Pio Baroja zeharkatzen duen zubiaren ondoan, kokatuko da”. Lursailak 1.012,72 m2 ditu eta, bertan, 757,67 m2 ekipamendu komunitario publikoa egingo da – sotoa eta erdi-sotoa izango ditu, Osakidetzaren beharrak betetzeko – eta, bertan, Aiete auzoarentzako osasun-etxea egingo da. Izan ere, Aiete auzoan hiritar ugari bizi da eta ez zuen horrelako zerbitzurik.

Donostiako alkateak berak azaldu duenez, aurreikuspena honakoa da: “Behin betiko onarpena apirileko udalbatzan egin daiteke, behin hiritarrei erakusgai egoteko epea igarota. Ondoren, Plangintza Berezia onartuta, lur-saila Eusko Jaurlaritzari emango zaio. Egun, Jaurlaritza proiektuan lanean ari da lanen hasiera lehenbailehen egin ahal izateko eta osasun-etxea errealitate izateko”.

Hortaz, Goiak azpimarratu du, osasun-etxea Aieteko auzotarren aldarrikapen historikoa dela, eta gogorarazi du, egun Amara zein Antiguako osasun-etxeetara joan behar dutela medikuenera.

Gainera, Eneko Goiak gogorarazi du, osasun-etxearen kokapena Udalak eta Aieteko auzotarrek erabaki zutela lehengo legealdian. Bien artean erabaki zuten, Aiete eta Pio Baroja pasealekuen artean dagoen lur-sailean kokatzea.

Deja un comentario